Artxiboa
Trailerra a Sinopsia a Kartela a Fitxa teknikoa a Argazkiak a Press kit a Kontaktua Sinopsia a Fitxa teknikoa a Press kit a Kontaktua
Pasaia

Pasaia Bitartean Pasaiako portu inguruko hiri-egiturari buruzko hausnarketa filmikoa da. Portuaren inguruan kokatzen den hirigune hau industriaren garapenarenarekin batera hazi eta egituratu zen, eta industria horren gainbeheraren lekuko zuzena izan da.

Pelikularen abiapuntua Jonander Agirre Mikelez-ek 2013an izen berdinarekin garatutako arkitektura proiektua da. Proiektu hau kode zinematografikoan eraikitzeko asmoa hiria eta bertako espazio amankomunak beste metodologien bidez pentsatzeko borondatez sortu zen.

Pasaiaren oraina antzematea bilatzen badu ere, pelikula honek hiria memoria edukiontzitzat jotzen du. Helburu horrekin, lanaren izaera produktiboa jardun museistikoarekin alderatzen du; gainbehera datorren paisaia industriala gurutzatzen duen turistaz beteriko kruzeroaren agerpena, edo giro industrialaren soinu-lekukotasuna jasotzen duen hardcore taldeen jardunaz baliatzen da badiaren paisaia atzitzeko.

Pasaia Bitartean poster
  • Iraupena
  • 51 minutu

  • Urtea
  • 2016

  • Hizkuntzak
  • Euskera
  • Gaztelania

  • Herrialdea
  • Espainia
  • Zuzendaritza
  • Irati Gorostidi Agirretxe

  • Ekoizpena
  • Jonander Agirre Mikelez
  • Ana Aitana Fernández Moreno
  • Irati Gorostidi Agirretxe

  • Jatorrizko ideia
  • Jonander Agirre Mikelez

  • Off ahotsaren gidoia
  • Ana Aitana Fernández Moreno
  • Irati Gorostidi Agirretxe

  • Muntaia
  • Usue Arrieta
  • Vicente Vázquez

  • Kamera
  • Alvaro Sau Razkin

  • Zuzeneko soinua
  • Xabier Hernaiz
  • Gerard Ortín

  • Kolorea
  • Adrián Hernández

  • Soinuaren posprodukzioa
  • Iosu Gonzalez Extabe

  • Argazkiak
  • Mirari Echávarri López
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin ekoiztutako pelikula.
press kit
Gurekin harremanetan jarri zaitezke e-posta, Facebook eta Twitter bidez.